SURF ESKOLA BAT BAINO ASKOZAZ ERE GEHIAGO
Peña Txuri eskola bat baino askozaz ere gehiago da; familia bat da, surf irakaskuntzan 10 urtetik gorako eskarmentua duen profesional talde batek osatzen duen familia. Urte hauetan guztietan, milaka izan dira surfean hasi edo euren teknika eta estiloa hobetu nahian gurera etorri diren pertsonak, baita euren teknikak ikastera edo partekatzera edo hobekuntza entrenamenduetara hurreratu diren surfista profesionalak ere.
Gaur egun askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu, hala nola, hastapeneko, hobekuntzako eta sakontzeko surf ikastaroak, eta udako kanpalekuak ostatuarekin batera.
Gustatzen zaizuna egitea askatasuna da, egiten duzuna gustatzea zoriona da. Bada pausoa emateko ordua, anima zaitez!

Cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko, trafikoa aztertzeko eta edukia pertsonalizatzeko. Cookie guztiak onartu, batzuk ukatu edo zure hobespenak konfigura ditzakezu. Baimena kentzeak gunearen funtzio batzuei eragin diezaieke.