Kokapena eta intalakuntzak peña txuri surf eskola

Surf eskola bat baino askoz gehiago

Zelan etorri

Metro & Autobusa

Surf eskola Arrietara hondartzan kokatua dago, bizkaiko Sopelako herrian. Bertara heltzeko garraio publikoan Bilbo, Getxo, Plentzi edo Areetatik adibidez Metro bilboko 1 metro- linea artu beharko duzu eta larrabasterra geltokian jeitsi.

Larrabasterrako metro geltokitik 2 aukera dituzu surf eskolara heltzeko, batetik oinez joatea 15 minutuko bidea artuz edo bestetik sopelako udalak eskeintzen duen autobus zerbitzua erabili , autobus hau metro geltokitik irtetzerakoan dagoen geltokian hartzen da eta hondartzan bertan usten zaitu, 30 minutuko maistasunagaz pasatzen da.

Kotxean

  • Bilboko aireportua: 24,8 km-ko ibilibidea kotxean.denbora:. 24 min.
  • Bilbao: 18 km-ko ibilbidea kotxean.Denbora. 19 min.
  • Santander: 105 km-ko ibilbidea . Iraupena 1h y 10 min.
  • San Sebastián: 113 km-ko iblbidea kotxean. iraupena 1h y 19 min.
  • Vitoria: 81,3 km-ko ibilbidea kotxean.iraupena 57 min.

Gure instalakuntzak

Eskola hondartza parean kokatua dago , bertan egokitutako lokala daukagu surflarien beharrei erantzungo diena. Gure bezero guztiek instalakuntza hauek erabili ahal izango dituzte:

Icono de los vestuarios con duchas

Aldagelak

Ezinduentzako egokitutako aldagelak eta ur beroko dutxak.

Icono de la zona de almacenaje de tablas

Biltegia

Taulak, neoprenoak, gordetzeko gela haundia.

Icono de la sala de entrenamiento

Gimnasioa

Entrenamenduetarako gimnasioa.

Icono de la zona de proyección de vídeo

Proiekzio gela

Eserleku eta telebistarekin egokitutako egongela

Ordutegia, harremanetarako datuak eta nola aurkitu gaitzakezun

Arrietara hondartzaren lehen lerroan gaude, Sopelan (Bizkaia), Bilbotik metroz 30 minutu ingurura.

Etorri aurretik, begiratu itsasoa nola dagoen Sopelako webkameran. Hondartzara lehen aldiz bazatoz, gure Sopelako hondartzaren gidan dituzu gailurrak, mareak eta aparkalekua. Eta Bilbotik bazatoz, surf ikastaroak Bilbotik gertu orrian kontatzen dizugu nola iritsi metroz.

Ohiko galderak

Larrabasterra, Bilboko Metroaren 1. linean (Plentzia norabidean). Geltokitik 15 minutu inguru dira oinez eskolaraino.

Bai, hondartzaren ondoan, baina udan eta olatuak dauden asteburuetan laster betetzen da. Etorri denborarekin edo etorri metroz.

Bai. Aldagela egokituak, ur beroko dutxekin, eta taulak eta neoprenoak gordetzeko biltegia.

Bai. Erreserbatu online gutxienez 24 ordu lehenago zure plaza ziurtatzeko; zalantzarik baduzu, idatzi iezaguzu eta eguna aukeratzen lagunduko dizugu.

SOPELA ETA INGURUAK

Sopela gure etxea da, zehazki Arrietara – Atxabiribil hondartza, surfa eta natura maite duten guztientzako ingurune pribilegiatua, hondartzaz (Atxabiribil, Barinatxe, Azkorri…) eta kalaz (Muriola, Meñakoz…) inguratuta.

Begiraiezu proposatzen dizkizugun plan hauei:

4 km-ra kokagune pribilegiatu bat, bere hondartza eder eta itsaslabar bereziengatik, eta oso leku interesgarriak, hala nola Punta Galea, Bizkaia Zubia, portu zaharra, non paisaia ederraz gozatu ahal izango duzun, bertako taberna eta jatetxeetan zerbitzatzen dituzten pintxo gozoak dastatzen dituzun bitartean.

15 km-ra, Guggenheim museoa nazioarteko ikur handia dela, euskal kulturaren unibertsoaren atea da. Hirigintza eraldaketaren eredu da mundu mailan, eta bakarra eta berezia egiten duten kultura eta nortasun ezaugarriak mantendu ditu.

29 km-ra, Bakio eta Bermeo artean dagoen leku idilikoa, kostaldearekin bat egiten duena harrizko zubi baten eta 241 mailatako harmailadi baten bidez.

34km-ra Urtero surflari ugari erakartzen dituen ezker olatuagatik ezaguna den beste nahitaezko bisita bat, itsas herri bitxi hau, Mundaka itsasadarraren bokalearen ezkerraldean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Laguntza behar duzu?bidali zure mezua

Edozein kontsulta edo galderarako , gurekin harremanetan ipini ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.