“7 urte nituenetik nabil surfean. Ordutik ez dut gogoratzen, itsasotik edo olatuetatik gertu egon ez naizen egunik. Bizitza erdia daramat eskola honi loturik, lehenik ikasle gisa eta ondoren begirale gisa. Urteotan, estatu mailako eta Europako txapelketetan parte hartu dut eta horretarako, Aritza Saratxagarekin batera entrenatu naiz. Surfa nire bizitza eta ilusioa da. Nire gustuko eremuan lan egitea amets bat da, eta are amets handiagoa, ikasten jardun nuen eta surflari bihurtu nintzen eskolan lan egin ahal izatea. Niretzat, Peña Txuri, ez da eskola soil bat izan, familia bat baino, beti lagundu didana eta surflari berriei laguntzen diena.”
